Aralar, Urbasa eta Andia mendiek babestua, Nafarroako ipar-mendebaldean, Sakanako ibar ederra dago. Sakana korridore luze bat da, zelai berde eta antzinako haritzez eta pagoz osatutako baso ugari dituena. Burunda-Arakil ibaiaren bi aldeetan ibaiak ekialdetik mendebaldera zeharkatzen du ibarra 30 herri daude, duela urte gutxi arte Burunda, Aranatz, Ergoiena eta Arakil eskualdeetan biltzen zirenak. Erdigunean, Beriain mendia altxatzen da San Donato ere esaten zaio. Beriain haranaren ikurra da, eta eremu atlantikoaren eta mediterraneoaren arteko muga bioklimatiko eta kulturala den mendi baten punturik garaiena. Bi ahizpe eta Erga mendiek eta Oskiako pasabideak ekialdetik ixten dute ibarra, eta mendebaldetik Arabako Lautadara eta Gipuzkoara zabaltzen da, Aratz Aizkorri parke naturalarekin.

Mendi hauetako soiluneetan, zaldi eta behiekin batera, ardi latxa bazkatzen da. Ardi latxa oso garrantzitsua da Sakanarentzat, bertako ekoizleek Idiazabal gazta bikaina egiten baitute haien esnearekin. Gaztaz gain, bertan egindako txistorra, ogia edo eztia jaki ederrak ere eraman ahalko dituzu etxera.

Halaber, bizipen interesgarriak bizi ahal izango dituzu sakandarrek haraneko herri guztietan zuretzat gordeta dituzten milaka istorioekin. Azokak, jaiak eta erromeriak dira euren herrietan gordetzen dituzten tradizioetako batzuk.

Historia

Sakanako Done Jakue Bidearen jatorriak aurreko garaietara garamatza, gure aroko lehen mendera, erromatar legioek Bordeleko (Galias-Frantzia) galtzada ezaguna eraiki zutenean, Astorgaraino (Leon). Bere eginkizunetako bat Galiak Meduletako urre meategiekin komunikatzea zen, Astorgatik gertu. Orreagatik (Summo Pirineo) sartzen zen Nafarroan, eta Iruñera (Pompaelo) iritsi ondoren, Orkoien, Iza, Lete, Atondo (Alentone) aldera jarraitzen zuen, eta Oskiako pasabidetik sartuko zen gure bailarara. Hurrengo geltokia Zamartze (Aracaeli), Burunda, Olatzagutia (Angustina), eta Nafarroatik Ziordiatik aterata, Arabako lautada zeharkatzen du Donemiliagako San Romanetik (Alba-Albeniz) Gasteizeraino, Miranda de Ebroraino, Briviescaraino, Burgosetik Asturikaraino (Astorga). Bide honi buruzko erregistroak eta berriak daude Erromatar Inperio Garaitik.

Azken urteotan egiaztatu da erromesek I. mendean erromatarrek eraiki zuten Iter XXXIV Burdeos Astorga galtzada erromatarra erabili zutela Konpostelarantz joateko.
Sakanako Done Jakue Bidea Done Jakue Bidearen ibilbide berri bat da, Iruñea eta Gasteiz lotzen zituen Done Jakue bide historikoa berreskuratzera datorrena. Erromesek, jatorriz, IX. mendetik XI. mendera arte Compostelara joateko jarraitu zuten bidea izan zen, Nafarroako Antso Nagusia erregeak erromesek Iruñetik hego-mendebalderantz jarraitzea erabaki zuen arte.
Horren ondorioz, ibilbide nagusi hori ibilbide txiki bihurtu zen, eta, denborarekin, bide zaharra ahaztuta geratu zen.

2016. urteaz geroztik eta Sakanako Plan Estrategikoaren baitan kokatua, ibilbide hau berreskuratzeko hainbat urrats eman dira, trazadura berri bat zehaztuz (trazadura historikoa errespetatuz, Sakanako herriak lotuz eta Donejakue Bideak gure bailaran dituen toki nagusiak balioetsiz).

Gaur egun, ibilbide hau Nafarroako bosgarren Done Jakue bidetzat jotzen da, balizatua dago eta erromesarentzat beharrezkoak diren zerbitzuak ditu.

Bidea

Horrelakoak dira jarraitu beharreko seinaleak:

Adi! Track-a Google Earthen irekitzean, defektuz “crear linestrings kml” ez dago aukeratua. Ibilbide osoa ikusteko, botoi hori klikatu.

Buen Camino App

Deskargatu zure mugikorrean Buen Camino app-a, “Camino de la Calzada” izenarekin ageri da Sakanako Donejakue bidea. Mugikorrean kokapena aktibatua baduzu nondik joan beharra duzun gidatzen joango zaitu app honek.”

Zerbitzuak

OSTATU HARTU

JATETXEAK

GARRAIO PUBLIKOA

OSASUN ZERBITZUAK